Biasteri
Arabako Errioxako hiriburua
Biasteri Rioja Alavesa herririk politenetako bat da. Euskadik ezkutatzen duen altxor ugarietako bat. Nahitaez bisitatu beharreko lekua, esperientzien aukera zabala proposatzen diguna.
Biasterik bere harresi dotoreak mantentzen dituen hiri xarmangarri horietako bat da, gotorleku birmoldatua, besoak zabalik hartzen gaituena bere arkitektura, gastronomia eta historiaz goza dezagun. Kalexka estuek, sarrerako ate handiek eta harresi ikusgarriek Erdi Aroko itxurako herrigunean sartzen den pertsona oro maitemintzen dute. Harrera xumea, barruan gordetzen duen ondare historiko eta arkitektonikoa laburbiltzen diguna.
Harresiez gain, herrigunea mundu osoan ezaguna das lurpeko upategiei eta gastronomiari esker; bi erakarri horien ondorioz, Erdi Aroko herri hau Euskadiko tokirik bisitatuenetako bat da. Talaia natural baten gainean estrategikoki kokatuta, Guardiak, Arabako Errioxako hiriburuak, oso rol garrantzitsua jokatu du historian zehar, bai Nafarroako Erresumaren zati izan zenean, bai gaztelarrek konkistatu zutenean. Espazio oso berezia, inguruan dituen mahasti zabalek osatzen duten paisaia ikusgarriarekin batera, “txapela kentzeko” moduko helmuga turistikoa osatzen duena.

VILLA LUCIA
Villa Lucia Felix Maria Samaniego alegialariaren atseden finka zaharra da, 10.000 m2-koa, Toloñoko mendilerroaren babesean bizi dena, mahastiz eta ehunka urteko paisaiaz inguratuta.
Mahasti, lorategi, ur jauzi, iturri, zubi, aparkaleku eta karpa klimatizatuen artean, eraikin nagusia dago, inguruko upategi eta eraikin tipikoen herri arkitektura ezin hobeto irudikatuz. Harria, adobea eta egurra dira 2.550 m2-ko eraikinaren oinarria.
Logroñoko errepidea z.g., 01300
Guardia (Araba)
Tel: 945 600 032