Sinposioa – Ecowine

Sinposioa


Edukiera osorik dago!

Idatzi itxarote-zerrendarako helbide honetara: ecowine2022@neiker.eus
2022ko ekainaren 1etik 3ra - VILLA LUCIA - Biasteri

Ecowine II. Sinposioa

“Ardo ekologikoa: sektorearen etorkizuna”

100.000 hektarea mahasti baino gehiago ekologikoan landatuta, Espainia munduko eragile nagusietako bat da mahastizaintza ekologikoaren merkatuan. Izan ere, mundu osoan labore horretara bideratutako azalera osoaren %28,1 biltzen du, eta, beraz, mahasti ekologiko gehien duen herrialdea da. Gaur egun, Europako herritarren %35ek diote ardo ekologikoak edaten dituztela, eta espainiarren %16k diote gutxienez astean behin kontsumitzen dutela ardo, garagardo edo likore ekologikoa. Egoera horretan, ardoa eta mahatsa funtsezko azpisektore bihurtzen ari da Espainiako ekoizpen ekologikoaren etorkizunean.

ECOWINE sinposioaren antolatzailea NEIKER (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) da, Espainiako Nekazaritza Ekologikoaren Elkartearekin (SEAE) eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluare laguntzarekin batera, eta helburua mahasti eta ardo ekologikoaren inguruko profesionalak, ikertzaileak, teknikariak eta ikasleak, nazionalak zein nazioartekoak, inplikatzea da. Topaketa Villa Lucian (Guardia) izango da, Arabako Errioxan (Espainia), 2022ko ekainaren 1etik 3ra, eta ponentzia magistralen, mahastizaintza eta ardogintzako esperientzien, solasaldien, ardo-eztabaiden eta bisita teknikoen inguruan antolatuko da, besteak beste.

Sinposioaren helburuak dira mahastiko laborantza ekologikoaren aurrerapen teknikoak partekatzea eta eztabaidatzea, baita horrek klima aldaketa arintzeko duen funtzioa ere, karbonoaren xurgatzailetzat jotzen baita; zerbitzu ekosistemikoen garrantzia sektoreari helaraztea; ekoizpen ekologikoa ardoaren kalitatearekin lotzea; eskualdeen eta tokiko kulturaren garapena, eta, azkenik, ekoizleen sektorea ekoizpen ekologikorantz bideratzea.

Doaneko izen ematea

Erregistratu ECOWINE2022 kodearekin maiatzaren 10a baino lehen, eta eskuratu izen ematea doan (bazkariak barne, kongresuko afaria izan ezik).

ANTOLATZAILEAK

 

LAGUNTZAILEAK

Batzorde antolatzailea

Amaia Ortíz (NEIKER)
Ana Díez ( NEIKER)
Roberto Ruiz de Arcaute Rivero (NEIKER)
Ana Aizpurua (NEIKER)
José Luis Moreno (SEAE)
Ainara Zarraga (NEIKER)
Iranzu Telletxea (NEIKER)
Alex Fernández (NEIKER)

Batzorde zientifikoa

Ana Aizpurua (NEIKER)
Uxue Bacaicoa (ARABAKO FORU ALDUNDIA)
Enric Barta (GENERALITAT D ECATALUNYA)
Enma Cantós (JUNTA DE ANDALUCÍA)
Ana Díez ( NEIKER)
Lur Epelde (NEIKER)
Feli Erralde (IRTA)
Patricia Gallejones (NEIKER)
Oscar del Hierro (NEIKER)
Amaia Ortiz (NEIKER)
Patxi Pérez Elortondo (EHU/UPV)
Roberto Pérez Parmo (NEIKER)
Roberto Ruiz de Arcaute Rivero (NEIKER)

Villa Lucian, Toloñoko mendilerroaren babesean, mahastien ikuspegi ikusgarriez gozatuko duzu

Jarri harremanetan gurekin

Idatzi edo deitu edozein zalantza edo galdera egiteko, pozik erantzungo dizugu.


    Antolatzaileak

    NEIKER
    Sinposioaren idazkaria
    Iranzu Telletxea
    +34 944 034 300 (de 8h a 15h)
    info@ecowine2022.com